Populazio harrapakina mantendu edota berreskuratu

 

Proiektuan behin eta berriro esan den bezala, populazioa indartzeko ezinbestekoa da behar adina harrapakin egotea ere. Horregatik, habitata hobetzeko jarduerekin batera (abeltzaintza tradizionaleko praktikak mantendu), Nafarroako HBBEetan Bonelli arranoaren espezie harrapakin populazioak mantentzeko edota berreskuratzeko berariazko neurriak hartuko dira.

 

Bonelli arranoaren dietan oinarrituta (Dieta: hegaztiak, %57,9 (usoak, %24,0; eperrak, %15,3; beste hegaztiak, %11,6; korbidoak, %7,0); untxiak, %28,5; beste ugaztunak, %7,1; eta narrastiak, %6,4) mantentzeko/berreskuratzeko espezie hauek aukeratu dira: untxia, eper gorria eta usoa. Espezie hauek bere dietaren oinarria dira eta horiek indartuz gero, eragin handiagoa izango dute. Era berean, usoari dagokionez, hegazti hau da neurri handiko beste harrapariekiko ornitofagiarik handiena, beraz espezie hau hazteak Bonelli arranoari mesede berezia egiten dio, beste espezie lehiakideekin alderatuz gero.

Populazio harrapakinak mantentzeko edota berreskuratzeko, estrategia hau erabiliko da:

  1. Lagomofoen presentzia sustatu eremu “komunetan”, harrapari espezie desberdinek erabil ditzakeenetan (arrano beltza, hontz handia, Bonelli, etab.) txitak hazteko lurraldetik nahiko gertu (2-3 Km) baina beste harrapari “generalista” batzuen presentzia sartutako txitentzat arriskutsua izan gabe (txita horiek harrapakin bihurtu gabe) eta etorkizunean Bonelli arranoak kokatzeko kalteko izan gabe.
  2. Berariazko harrapakinen (usoak eta eperrak) presentzia sustatu hacking eremuaren inguruan (< 1 Km), Bonelli arranoak etorkizunean kolonizatuko duen eremuan.
  3. Populazio harrapakina hobetzeko jarduerak planifikatzerakoan, tokiko ehiztari elkarteen lankidetza izango da eta Ehiza Antolamendurako Plana idatzi duten teknikarien aholkularitza ere izango da. Izan ere, horri esker tokiko biztanleriak eta ehiztari taldeak espezie horri buruz duen ikuspegia hobetu egingo da.

 

Usategiak eraiki eta mantendu

Nafarroa eta Arabako HBBEetan haitz usoen (Columba livia) populazioa hazteko, usategiak eraiki eta mantenduko dira beharrezko neurri zoosanitarioekin.  Hegaztiak libre utziko diren tokietatik gertu egingo dira usategiak eta txitak hazteko erabil daitezkeen haitzetako habitatetatik gertu ere bai, dauden ebakietan naturalizatu dadin espeziea. Haitz usoa aukeratu da, nahiko sedentarioa baita (beraz, eremu horietan egongo da eta populazioak gora egiteak ez du ondorio negatiborik izango beste espazioetan) eta usategi artifizialetan txitak ateratzen ere onena bera baita (jarduera honekin eragina izateko aukera handiagoak). Gainera, hotza denean baldintza egokiagoen bila migrazio mugimendu txikiak egiten dituenez, usategiak eraikita populazio sedentarioa finkatuko litzateke.

Proiektuan usategiak eraikitzea aurreikusi da. Habi guztiak usategiaren barrutik eskuragarriak izango dira; usategian burdinazko eskailera bat jarriko da plataforma batera eta plataforma horretatik eskura izango dira barneko lau hormak.

Usategiaren barruan beste plataforma bat ere jarriko da, karraskariak iritsi ezingo diren plataforma izango da eta behin-behinean eta usategia finkatu arte, hor jarri ahal izango dira elikagai osagarriak, ura eta, dagokionean, tratamendu profilaktikoa. Usategiak kanpora irteteko zuloak izango ditu. Usoei usategian bertan eguzkia hartzen egotea gustatzen zaienez, teilatua hegoaldera begira egongo da, batez ere, eta hormak teilatua baino altuagoak izango dira, parapeto gisa, neguan nagusi den ipar haizetik babesteko. Gainera, parapeto horrek teilaz edo harriz egindako pinakuluak izango ditu, usategi tradizionaletan ohikoa denez, usoek oso erabiltzen baitituzte eguzkia hartzeko.


 

Harri pilak eraiki edota untxi populazioa indartu

Landako untxia ugarituko da proiektu honen xede diren Nafarroako HBBEetan; habitatak espezie hau hartzeko duen gaitasuna haziko da harri pilak eraikita eta untxientzako babesak sortuta.  Gune egokietan eta beharrezko baldintzak betetzen dituztenetan untxien superabita daukaten ehiza barruetako untxiak libratuko dira; bereziki mixomatosiagatik eta Pneumonia Hemorragiko Birikoagatik (PHB) hilkortasun tasa txikia duten eremuetakoak. Gaixotasunari aurre egingo dioten zepak ezartzea izango da xede. Gainera, untxiak emango dituen populazioak irizpide hauek bete beharko ditu garrantzi handienetik txikienera:

 

  • Landa populazioak izango dira, geografikoki gertu daudenak, eta probintzia bertakoak izatea nahiago.
  • Populazio horietan ez da hauteman izango epizootia arriskutsurik.
  • Populazio ugariak, Ugaritasunaren Indize Kilometrikoa >3 untxi/km edo inguruko laboreetan kalte handiak egiten ari diren guneak.
  • Indarrean dagoen Ehizako Araudia betetzen duten ehiza barrutietakoak izango dira; zehapen izapidean ez daudenetakoak.
  • Untxiak translokatzeko dagokion Sailaren edo administrazioaren berariazko baimena duten ehiza barrutietakoak izango dira.
  • Untxiak mugitu gabe edukiko dira, aztertzeko eta garraiatzeko.


Untxiak tokiz aldatu aurretik albaitariak aztertuko ditu baldintza fisiko eta osasun baldintza egokietan daudela bermatzeko (sarna sarkoptikoa, gaixotasun hemorragiko birikoa, mixomatosia eta onddoen ondoriozko gaixotasunak), 1082/2009 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Harri pilak hacking eremutik behar bezain urrun dauden (2-3 km) eremuetan eraikiko dira, espezie ornitofagoenekin lehian aritu daitekeen beste harrapari orokorren presentziarik egon ez dadin edo hegaz hasten ari diren txitak arriskuan ego ez daitezen.

Jarduera hau “Abeltzaintza tradizionaleko praktikak mantendu”  jardueran islatutakoarekin osatuko da. Horrela abeltzaintza tradizionaleko praktikak mantentzeko sastrakak kentzeko jarduerak diseinatzean eta gauzatzean untxiaren behar ekologikoak kontuan izango dira. Sastraka kentzearen ondoriozko larrea/sastraka mosaikoa izango da untxi hauen babeslekua (mosaiko heterogeneoa, egitura linealik gabea); horrela untxiak defentsa gehiago izango du harrapariekiko.

Untxien populazioa behar bezala indartzeko, Nafarroako Gobernuko Ehiza eta Arrantza Ataleko jarraibideak erabiliko dira. Harri pilak urak hartu ezin dituen sailetan egingo dira, eta metro beteko zuloak egingo dira ondoren hainbat materialekin betetzeko, erantsitako irudien eskemaren arabera.
 

Esquema majanos Esquema majanos

 

Eper gorriaren habitata hobetu

Ehiztari elkarteekin lankidetzan, eper gorriarentzako berariazko hobekuntzak egingo dira habitatean. Bonelli arranoarentzako eremu egokietan egingo dira jarduerak eta, batez ere, lurraldetutako hegaztien ehiza eremuetan edota espezieko heldu gabeen hondarrak daudenetan.

Sastraka handiko eremuetan kendu egingo da sastraka hori eta leguminosoak eta belardia ereingo dira utzitako partzeletan, batez ere jabego komunalekoetan. Aurrez, landaredi inbaditzailea kentzeko lanak egingo dituzte GANekoek. Jarduera honetan aurreikusitako lanak egiteko sail komunalak (jabari publikokoak) doan utziko dituzte udalek. Proiektu honetan nekazariei ordaindu egingo zaie erein dezaten eta GANetik emango zaizkie haziak.

Ondoren, udalak izango dira horietako ehiza espezieen populazioa kontserbatzeko edo hobetzeko arduradunak, ehizako barruti publikoen jabeak baitira.

Neurri hauek ehiza aprobetxamenduko dagozkien planetan sartu beharko dira, barrutiko habitata hobetzeko neurri gisa.  Jarduera hauek ehiza espezieen habitata hobetzeko jarduerekin koordinatuko dira, Ehiza Antolamendurako Planean horrelako jarduerak egin beharra baitaukate. Adibidez, edateko tokiak jarriko dituzte.


 

Jarduera hauek beharrezkoak izatearen arrazoiak:

Espezie harrapakin ugari egon beharra dago Bonelli arranoa berrio sartzeko/berreskuratzeko.  Populazioa indartzeko ezinbestekoa da inguruko espezie harrapakinen bolumena haztea (C.4- Populazioa indartzeko neurriak). Nafarroan eta Araban balizko gabezia hauteman da zentzu honetan. Beraz, funtsezkoa da LIFE honetan eremu horietako espezie harrapakinen kopurua edo ugaritasuna hobetzeko jarduerak egitea.
Untxiak, usoak eta eperrak dira Bonelli arranoaren dietako gune nagusia (untxiak: %28,5; usoak: %24,0 eta eper gorriak %15,3). Hori dela eta, C.2 jardueraren funtsa aukeratutako eremuetan espezie hauek mantentzea edota berreskuratzea da.Jarduera hau eta espezie harrapakinek populazioak monitorizatzea funtsezkoa izango da hegazti honen presentziarako elikadurak egiaz zenbateko eragina duen jakiteko: beste toki batzuetara migratu, lehen utzitako lurralde batzuk berriro kolonizatzeko eraginak, etab. Bestalde, barrutietan ehizarako ale gehiago egoteak badu beste helburu bat ere: tokiko biztanleriak eta ehiza taldeek espeziearekiko iritzi hobea izatea, beraz, ahal dela, ez da ehizarako mugarik jarriko. Espezie harrapakin guztiak (usoka, eperrak eta untxiak) ohiko denboraldietan aprobetxatu ahal izango dira eta EAPen barruan ezarritako eremuetan.

Share

lifebonelli newsletter eus

Photo News