Proiektuaren xede den espeziea Hieraætus fasciatus* (Viellot, 1822) edo Aquila fasciata da. Bonelli arranoa edo aztore arranoa ere esaten zaio euskaraz.
Bonelli arranoa 2009/147/EB Zuzentarauko I. Eranskinean, EBko Hegaztiei buruzkoan, eta Berna, Bonn eta CITESeko konbentzioetako II. Eranskinean jasota dago. LIFE finantzatzeko lehentasunezko hegazti espezieen Ornis Batzordeko zerrendan dago. SPEC 3 da (Europan kontserbazio egoera txarra, baina populazioa ez da Europan kontzentratzen), BirdLife Internationalen arabera (2004).
Nazio eta eskualde mailan babes maila desberdinak ditu.
Bonelli arranoa espezie harkaiztarra eta termofiloa da eta erliebe koskatsuko habitat mediterraneoak hartzen ditu Europan, hasi itsasoaren mailatik eta 1.500 m-ra arte. Bere habitatik gustukoenak baso txikiekiko eta sakabanatutako zuhaitzekiko sail irekiak dira, landutako sailekin eta Mediterraneoko sastrakekin nahastuta.
Normalean ebakietan egiten ditu habiak eta habi bat edo zenbait erabiltzen ditu. Errunaldi bikoitz bakarra izaten du. Otsailaren hasieratik ekainaren amaierara arte izaten da ugalketa. 37-41 egunez txitatzen du eta txitak 60-70 egun egoten dira habian. Txitak ekainaren erdi aldera hasten dira hegan eta jaiotako lurraldean ibiltzen dira irailera arte.
Ugaltzaileak lurraldekoiak, monogamoak eta sedentarioak dira. Lurraldea 40-120 km2 artekoa izan daiteke, dagoen elikagaiaren arabera. Harrapakin ertainak jaten ditu, hegan dabiltzala edo lurrean harrapatzen ditu eta pausalekuetatik edo planeatutako hegaldietatik joaten da harrapakin horietara. Ehiza tandemean egiten du. Bere dietan untxia, korbidoak, eperrak, usoak, harrapariak eta beste hegaztiak daude, baita arratoiak eta muskerrak ere.
Gazteak gaztaroan hedatzen dira eta heldutasun sexuala 3-4 urtera lortzen dute. Dirudienez joera filopratikoa dute jaiotzen diren lurraldeetara. Askatasunean 20-25 urte bizi daitezkeela uste da. Gazteek hedatzeko duten joera horren ondorioz, zailagoa da espeziearen jarraipena egitea eta berreskuratzea. Hori dela eta, beharrezkoa da monitorizatzea eta jarraipen zehatza egitea.