Mallorca

 

Muntanyes D'Arta

Azalera (ha) :        14,703.000

NATURA 2000 Code : ES0000227

Beste babes egoera, estatuko edo eskualdeko legediaren arabera:

ES10   PARC NATURAL DE LA PENÍNSULA DE LLEVANT

ES04   CAP FARRUTX eta CAP DES FREU NATUR ERRESERBAK

 

 

 

Proiektuko eremuaren  erabilera egoera eta jabetza:

Habitataren arabera, lurra honela estalita dago:

  • ITSAS EREMUAK %37
  • DUNAK, HONDARREZKO HONDARTZAK %1
  • HARRIAK, ITSAS MENDIAK, UHARTETXOAK %2
  • LUR BARNEKO UR MASAK %1
  • TXILARRA, SASTRAKA, MAKI ETA GARRIGA, PHYGRANA %7
  • LARRE LEHORRAK, ESTEPAK %5
  • LANDU DAITEZKEEN BESTE LURRAK %30
  • KONIFERO BASOAK %14
  • BASO HOSTO IRAUNKORRA %3

 

Bonelli arranoaren hackinga Tramuntanan

 

Proiektuko eremuaren deskripzio zientifikoa:

Eremu honetan sartzen da Mallorca ipar-ekialdeko muturra eratzen duen penintsularen zatirik handiena. Inguru menditsua da, Bigarren Aroko kareharri oso deformatua dago eta hainbat aldaketa izan ditu orogenia alpinoan eta horren ondorioz ekialde-iparralde norabideko erliebe garrantzitsuak eratu dira. Kostaldean ez dago labarrik, Cap des Freusen izan ezik, baina barnealdean bai. Klima mediterraneo mesotermikoa da, lehor-azpihezea eta urteko euri kopurua 700 mm izaten da. Kostaldean tramuntana eta sortaldeko haizeen eragin handia dago eta gatz ekarpenarekin landaredia baldintzatzen dute. Eraikinik gabeko hondarrezko hainbat hondartza daude eta duna garrantzitsuak dituzte. Paisaia aldetik oso toki erakargarria da, oso toki malkarra da eta aldapetan alde handiak daude, kostalde gorabeheratsua eta urbanizatu gabea, jendea bertara iristeko gune gutxirekin; horri esker mantendu da.
 

Biodibertsitaterako edota espezieak/habitata kontserbatzeko proiektuko eremuak duen garrantzia, eskualdeko, estatuko eta Europar Batasuneko katalogazio motak

Eremu honetan 92/43/EEE Zuzentarauko I. eranskineko hainbat habitat daude, denak ere oso esanguratsuak eta kontserbazio egoera bikainean daudenak. Habitaten Zuzentarauko II. Eranskinean lehentasuna duten bi landare hazten dira eremu honetan. Gainera, 79/409/EEE Zuzentarauko I. Eranskinean aipaturiko hegazti espezie ugarik habiak egiten ditu hemen eta horren ondorioz HBBE izendatu ziren penintsulako bi muturrak.
 

Puig de Na Bauçà

Azalera (ha):        1,613.000

NATURA 2000 Code : ES 5310079

Beste babes egoera, estatuko edo eskualdeko legediaren arabera:

ES17 Arees Naturals de la Serra de Tramuntana
 

 

Proiektuko eremuaren erabilera egoera eta jabetza:

 Habitataren arabera, lurra honela estalita dago:

  • Baso mistoak %50,00
  • Txilardiak. Sastraka eremuak. Makia eta garriga. Phrygana %50,00

 

Proiektuko eremuaren deskripzio zientifikoa:

Eremu honen kalitatea eta garrantzia 92/43/EEE Zuzentarauko I. eranskineko habitaten presentzian dago. Hauek nabarmendu daitezke:

  • 5330 KODEA %2,56
  • 6220 KODEA %0,14
  • 8210 KODEA %0,39
  • 9320 KODEA %86,06
  • 9340 KODEA %4,39

 

Biodibertsitaterako edota espezieak/habitata kontserbatzeko proiektuko eremuak duen garrantzia, eskualdeko, estatuko eta Europar Batasuneko katalogazio motak.

“Serra de Tramuntana” Mallorca (GKL, HBBE eta Paraje Naturala). Serra de Tramuntana Mallorcako mendilerrorik handiena da eta espazio natural zabalena ere bai, balio ekologiko handia du. Gutxi gorabehera 90 km da, Pollençako Formentor muturretik Andratxeko Sa Molara eta batez beste 15 km-ko zabalera du. Hego-mendebaldetik ipar-ekialdera doa. Serra de Tramuntanako kostaldea malkartsua da, kala gutxi ditu eta labar oso handiak. Mallorcako modelatu karstiko garrantzitsuena da, eta denboraren eta uraren ondorioz higatutako kareharria da nagusi. Tokirik garaienetan, mendiko garriga dago, eta tokirik beherenetan Mallorcako artadirik zabalenak. Pinudi handiak ere badaude, eta toki batzuetan artadia ordezkatu dute pinudiek. Hor bizi da Europako uharte batean bizi den sai beltz (Aegypius monachus) populazio bakarra,  eta miru gorriaren (Milvus milvus), arrano arrantzalearen (Pandion haliaetus) eta Eleonor belatzaren (Falco eleonorae) populazio txikien babeslekua ere bada; mehatxatutako beste harrapari batzuen artean. Serra de Tramuntana honetan daude Bonelli arranoak txitak hazteko erabiltzen zituen bost lurralde ezagunak, Mallorcan 1970 inguruan desagertu aurretik.

Share

Proiektoaren foiletoa

folleto informativo bonelli ico eus

lifebonelli newsletter eus

Photo News