Araba

 

Valderejo-Artzena mendilerroko HBBE

Azalera (ha):   6,676.000

NATURA 2000 Code : ES000245

Beste babes egoera, estatuko edo eskualdeko legediaren arabera:

Valderejoko Parke Naturala / Sobroneko GKL (ES2110001) 3.418 ha-rekin eta Valderejoko GKL (ES2110031) 1.776 ha-rekin.

 

 

Proiektuko eremuaren erabilera egoera eta jabetza:

Lurraren okupazioa:

  • Zohikaztegi onbrotrofikoak. Zohikaztegi minerotrofikoak. Orla landaredi akuatikoa. Zingirak: %1.
  • Txilardiak. Sastraka eremuak. Makia eta garriga. Phrygana: %21.
  • Larre idorrak. Estepa: %1.
  • Larre hezeak. Larre mesofiloak: %4.
  • Larre alpino eta subalpinoak: %5.
  • Zerealaren laborantza estentsiboa (lugorriarekin tartekatzen dena barne): %2
  • Hobetutako larreak: %4
  • Baso hostoerorko hosto zabalak: %14.
  • Koniferoen basoak: %30.
  • Esklerofiloen basoak: %14.
  • Harkaitz kontinentalak, fragmentazioko harritzak. Etengabeko elur edo izotza: %3.
  • Beste lurraldeak. %1.

 

Proiektuko eremuaren deskripzio zientifikoa:

Valderejo-Artzena mendilerroko HBBE ingurune menditsu interesgarria da, eskualde atlantiko eta mediterraneoen artean. Arabako hego-mendebaldean dago, Burgosko probintziarekin mugan eta banatutako bi sektore ditu: mendebaldean, Valderejoko Parke Naturala eta ekialdean, Sobroneko arroila. Bi sektore hauek Valle de Tobalinak (Burgos) banatzen ditu administratiboki eta batasun ekologiko eta biogeografiko oso homogeneoa eratzen dute. Erliebe apurtuko HBBE bat da, eki-mendebalde norabideko zenbait mendilerro ditu, hegal malkarrak ditu, basoduna, ordoki karstikoak eta kareharrizko amilburuak dituztenak. Mendebaldean Purón ibaiak eta hegoaldean Ebrok haren estuak eratu dituzte (Purón eta Sobroneko arroilak). Haran hauen hondoan daude nekazaritzarako erabil daitezkeen sail bakarrak.

Eguteran dauden magaletan pinu gorria (Pinus silvestris) eta artea (Quercus rotundifolia) eta garriga daude; laiotzean eta tokirik garaienetan pagadien aztarna batzuk (Fagus sylvatica) daude eta landu ez diren sakonera txikiagoko lurretan erkametza (Quercus faginea) eta ametza (Quercus pyrenaica). Baso hauetako hegazti-faunari dagokionez, hauek azpimarratu behar dira: aztorea (Accipiter gentilis), sugezale europarra (Circaëtus gallicus), arrano txikia (Hieraaetus pennatus) eta liztorjale europarra (Pernis apivorus).

Mendilerroetako goi ordoki karstikoetan, ardi, behin eta zaldi aziendak larrean ibili direnez aspalditik, pagadi kaltzikolen ordez pre-txilardiak eta larre lehorrak daude. Sastraka baxu eta zuhaixka batzuekiko larre hauetan ohikoa da udan antzandobi arrunta (Lanius collurio) eta neguan mirotz zuria (Circus cyaneus) ikustea.

Ebaki, gandor eta legar hobietan landaredi harkaiztar aberatsa dago, baita eskualdeko eta penintsulako endemismo batzuk ere. Hainbat norabidetako amilburuak daude eta hegazti harkaiztar ugari egoten da bertan, hala nola, sai arrea (>85 bikote), malkar sorbeltzak (Apus melba) eta belatxinga mokohori (P. grauculus) eta mokogorriak (P. pyrrhocorax) (50-100 bik.), baita harkaitz zozo gorriak (Monticola saxatilis) eta hainbat bikote: arrano beltzak (Aquila chrysaëtos) (2 bik.), saiak (Neophron percnopterus) (2-3 bik.), hontz handia (Bubo bubo) (2 bik.) eta belatz handia (Falco peregrinus) (2-3 bik.).
 

Biodibertsitaterako edota espezieak/habitata kontserbatzeko proiektuko eremuak duen garrantzia, eskualdeko, estatuko eta Europar Batasuneko katalogazio motak.

Valderejo-Artzena mendilerroko HBBE oso gune egokia da LIFE proiektu hau egiteko, Bonelli arranoen (Hieraaetus fasciatus) bikote ugaltzaile bakarraren habia Sobroneko arroilan baitago; normalean Burgosen ugaltzen dira antzinako habietan eta bere lurraldearen zati bat Araban dute. Duela bi hamarkada baino gehiago (1984ra arte), Bonelli arranoen beste bikote batek Purón ibaiaren (Burgos) malkarrean zuen habia, EAEko HBBEren hegoaldeko mugan.

Valderejo-Artzena mendilerroko HBBEn dago Valderejoko Parke Naturala eta bisitariak (turistak eta ikastetxeetako taldeak) natura kontserbatzeaz kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko hainbat ekintza egiten da eta bereziki, bitarteko harkaiztar mediterraneoak babesteko arazoaz eta beharraz aritzen da. Turismo jarduerak, ibilaldiak egitea eta mendian ibiltzea arautu dira, bide eta bidexketan aldi baterako mugak ezarri dira, ugalketako aldi kritikoetan inolako oztoporik izan ez dezaten mehatxatutako espezieek.

Bestalde, Bonelli Arranoa Berreskuratzeko Plana egin zen Araban eta Plan horretan sartu ziren Sobrongo arroila eta Valderejoko Parke Naturala, espeziarentzako intereseko guneak direlako.

 

Araba Hegoaldeko Mendilerroko HBBE

Superficie (ha) :      16,410.000

NATURA 2000 Code : ES000246

Beste babes egoera, estatuko edo eskualdeko legediaren arabera:

Toloño-Kantauri mendilerroko GKL (ES200007) 11.291.20 HA

 

 

Proiektuko eremuaren  erabilera egoera eta jabetza:

Tokiaren okupazioa:

  • Zohikaztegi onbrotrofikoak. Zohikaztegi minerotrofikoak. Orla landaredi akuatikoa. Zingirak: %1.
  • Txilardiak. Sastraka eremuak. Makia eta garriga. Phrygana: %17.
  • Larre idorrak. Estepa: %3.
  • Larre hezeak. Larre mesofiloak: %4.
  • Larre alpino eta subalpinoak: %1.
  • Zerealaren laborantza estentsiboa (lugorriarekin tartekatzen dena barne): %5
  • Hobetutako larreak: %1
  • Baso hostoerorko hosto zabalak: %42
  • Esklerofiloen basoak: %17.
  • Basoko monolabore artifizialak (adib. makalak edo zuhaitz exotikoak): %6
  • Landare zurkarekiko eremuak, basoak ez direnak (baratzeak, zuhaiztiak, mahastiak, barne): %1
  • Harkaitz kontinentalak, fragmentazioko harritzak. Etengabeko elur edo izotza: %2.

 

Proiektuko eremuaren deskripzio zientifikoa:

EAE hegoaldean, Arabako Errioxa eta mendiak banatuaz eta Logroño eta Nafarroako muga geografiko izanik, ekialde-mendebalde norabideko mendilerro bat dago eta horiek eratzen dute Araba Hegoaldeko Mendilerroko HBBE: Toloño eta Kantauriar mendikateak, Kodes eta Lokiz mendikateak.

HBBEren iparraldeko mugan basoak eta lehorreko laboreak daude Ega eta Inglares ibaien goiburuan; aldiz, hegoaldean Araba Errioxako lehenengo mahastiak daude. Santikurutze Kanpezuko (E) La Dormidatik Toloñoko (M) Chonchas de Harora, ekialde-mendebalde norabidean kareharrizko malkarrak daude 1.200 eta 1.450 m arteko gailurrekin. Mendikate honek mendebaldera jarraitzen du Obarenes mendietan (Burgos-Errioxa) eta ekialdera ere bai La Población, Lokiz eta Urbasa (Nafarroa) aldera; lehen mailako korridore naturala da.

Araba Hegoaldeko Mendilerroak muga orografiko garrantzitsua dira iparraldeko fronte hotz eta hezeentzat; fronte horiek laiotzean geratzen baitira. Disimetria klimatiko horren ondorioz, kontrastea dago landaredian: Iparraldeko magaletan pagoak eta haritzak daude; eguteran, aldiz, suak modelatutako etapatan banatuta artadi txikiak daude. Eskualde biogeografiko atlantiko eta mediterraneoaren harremanari esker, Araba Hegoaldeko Mendilerroek flora oso aberatsa dute, balio korologiko handikoa, endemismoekin eta hainbat azpiespezierekin bere banaketaren mugan.

Faunan ere klima ozeanikoaren eta mediterraneo-kontinentalaren arteko borroka nabari da. Herpetofaunan apo pikarta (Pelodytes punctatus) eta txaradi sugandila (Psammodromus algirus) nabari dira. Ugaztunen artean basoetan lepahoriak (Martes martes) eta basakatuak (Felis silvestris) daude, ibaietako goiburuetan bisoi europarraren (Mustela lutreola) populazio txiki bat dago eta duela 10 urtera arte igarabak (Lutra lutra) zeuden.

Baina espazio natural honetako protagonista nagusiak hegaztiak dira. Bertako baso hostozabaletan (pagadiak, hariztiak eta garrigadiak) basoko harrapari ugari dago, hala nola, aztoreak (Accipiter gentilis), liztorjale europarra (Pernis apivorus), arrano txikia (Hieraaetus pennatus) eta sugezale europarra (Circaëtus gallicus). Akzipitrido hauetako askok mirotz urdinarekin (Circus cyaneus) batera gailurretako larre eta sastrakadiak eta ezpelak ustiatzen dituzte, eta hor bizi da antzandobi arrunta (Lanius collurio); garrigetan eta Mediterraneoko sastraketan ere ibiltzen dira eguteran, eta etze txinboaren (Sylvia undata) babesleku dira eremu horiek.

Amaitzeko, kareharri ugari dagoenez, orografia malkartsua denez eta iristeko oso toki nekezak direnez, Arabako Hegoaldeko Mendilerroetan harkaitzetako hegazti komunitate oso aberatsa dago: belatxinga mokogorria (P.pyrrhocorax), malkar sorbeltzak (Apus melba), harkaitz zozo urdina (Monticola solitarius), sai arrea (Gyps fulvus), saia (Neophron percnopterus), eta noizik eta behin ugatza (Gypaëtus barbatus) eta beste harrapari urri batzuen populazio garrantzitsua ere bai arrano beltzak (Aquila chrysaëtos) (5 bik.), belatz handiak (Falco peregrinus) (10 bik.)  eta hontz handiak (Bubo bubo) (7 bik.).

Bonelli arranoak (Hieraaetus fasciatus) Mediterraneoko falkoniforme harkaiztarren ordezkari nagusiak, HBBEko 3 lurralde okupatzen ditu, gutxienez, azkeneko bi hamarkadetan. Bikoteetako bat gaur egun ere badago, eta Araban eta Burgosen dauden habiak erabiltzen ditu.
 

Biodibertsitaterako edota espezieak/habitata kontserbatzeko proiektuko eremuak duen garrantzia, eskualdeko, estatuko eta Europar Batasuneko katalogazio motak.

HBBE honetako nabarmenenak hegaztiak dira, zalantzarik gabe, bai basoetan eta bai harkaitzetan ibiltzen diren eta bizi diren hegaztiak. Garrantzitsuenen artean Bonelli arranoa (Hieraeetus fasciatus) eta ugatza (Gypaetus barbatus) daude, oraindik ere noizik eta behin agertzen da, baina hedatzen ari den hegazti asko ikusi da. Beste espezie garrantzitsuetako batzuk hauek dira: arrano beltza (Aquila chrysaetos), saia (Neophron percnopterus), hontz handia (Bubo bubo), belatz handia (Falco peregrinus), sai arrea (Gyps fulvus), belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax), malkar sorbeltza (Apus melba), aztorea (Accipiter gentilis) eta txoloma (Columba oenas); zalantzarik gabe balio kalkulaezina ematen diote Araban aniztasun ornitiko handieneko gune honi.

Espazio honek potentzialitate handia du Bonelli arranoa berreskuratzeko, EAEn galtzeko arriskurik handiena duen espezieetako bat baita eta Espainian ere beherakada handia izan du.  Gaur egun bikote bakarra ari da eremu honetan txitak hazten, EAEko bikote bakarra da, baina garai batean okupatutako lau lurralde identifikatu dira. Bi bikote desagertu ziren (1980 eta 1985 aldera) baina habiak egiten zituzten eremuetara noraezean dabiltzan hegaztiak etortzen dira, finkatzeko prozesuan dabiltzanak.

Bestalde, Bonelli Arranoa Berreskuratzeko Plana egin zen Araban eta Plan horretan sartu zen Araba Hegoaldeko Mendilerroko HBBE, espeziarentzako intereseko gunea direlako.

 

Share

Proiektoaren foiletoa

folleto informativo bonelli ico eus

lifebonelli newsletter eus

Photo News