Madril

 

“Alberche eta Cofio ibaien arroak” KBE

Azalera (ha): 83,089.000

NATURA 2000 Code: ES3110007

Beste babes egoera, estatuko edo eskualdeko legediaren arabera:

KBE hau “Encinares de los ríos Alberche y Cofio” HBBErako (Kod. ES0000056) ezarri ziren mugetan dago eta hemen sartzen dira “Cuencas de los ríos Alberche y Cofio” GKL (Kod. ES3110007) eta izen bereko CORINE biotopoa (B00010063).

Europar Batasunaren Intereseko Lekua (EBIL) da “Cuencas de los ríos Alberche y Cofio” eta “Cuencas y Encinares de los ríos Alberche y Cofio” izeneko Natura 2000 Sarea Babestutako Espazioaren Kudeaketa Plana ere onartu da.
 

 

Proiektuko eremuaren  erabilera egoera eta jabetza:

Habitat mota nagusiak eta estaldura %:

  • Txilardiak. Sastraka eremuak. Makia eta garriga. Phrygana 40,00
  • Landare zurkarekiko eremuak, basoak ez direnak (baratzeak, zuhaiztiak, 11,00 mahastiak, dehesa)
  • Zerealaren laborantza estentsiboa (lugorriarekin tartekatzen dena barne) 10,00
  • Larre idorrak. Estepak 9,00
  • Koniferoen basoak 8,00
  • Esklerofiloen basoak 7,00
  • Harkaitz kontinentalak, fragmentazioko harritzak, barneko hareatzak. Etengabeko elurra edo 5,00 izotza
  • Baso hostoerorko hosto zabalak 3,00
  • Beste lurraldeak (hiriak, herriak, errepideak, zabortegiak, mehatzeak, industria 2,00 eremuak, etab. barne)
  • Larre hezeak. Larre mesofiloak 2,00
  • Ur kontinental gorputzak (lentikoak, lotikoak) 1,00
  • Lantzeko beste sailak 1,00
  • Zohikaztegi onbrotrofikoak. Zohikaztegi minerotrofikoak. Orla landaredi akuatikoa. Zingirak 1,00

 

Proiektuko eremuaren deskripzio zientifikoa:

Eremu honetan oso-osorik sartzen da 1989an izendatutako "Encinares de los ríos Alberche y Cofio" HBBE. Era berean, toki hau GKL proposatuta dago bere osotasunean.  Ez du nazio edo eskualde mailan katalogatutako beste tokirik hartzen. CORINE biotopoei dagokienez, HBBEren izen bereko B00010063rekin bat dator. Eskualdeari dagokionez,  Picadas eta San Juan urtegiak 7/1990 Legeak babesten ditu, urtegiak eta hezeguneak babestekoak, paisaia eta aisia arloan duten garrantziagatik. Gainera, eskualdeko interesa duten beste espazio batzuen inbentarioa ere egin da, hala nola:

  • La Pueblako erreka (balio paisajistikoa).
  • Valdeyermoseko erreka (balio geomorfologikoa eta faunistikoa).
  • Perales ibaiaren lubakiak (balio geomorfologikoa eta faunistikoa).
  • Rozas de Puerto Realeko gaztainadia (balio floristikoa eta paisajistikoa).
  • Almenarako muinoa (balio floristikoa eta geomorfologikoa).
  • Fuentelámparaseko dehesa (balio floristikoa).
  • Navalquejigoko dehesa (balio floristikoa).
  • Fuentevieja (balio floristikoa eta faunistikoa).
  • Picadaseko arroila (balio floristikoa, geomorfologikoa eta faunistikoa).
  • Las Cabreras (balio geomorfologikoa).
  • Albercheko meandroa Aldea del Fresnon (balio geomorfologikoa eta faunistikoa)
  • Peñas de Cadalso (valor geomorfológico).
  • Cenicientos eta Lancharrasa haitzak (balio floristikoa, geomorfologikoa eta paisajistikoa).
  • Robledo de Chavelako pinudiak (balio faunistikoa).
  • Valdemaquedako pinudiak (balio faunistikoa).
  • Suertes viejas (balio floristikoa).

 

Bonelli arranoak libre uzteko elikadura gunea Cofio ibaian

 

Biodibertsitaterako edota espezieak/habitata kontserbatzeko proiektuko eremuak duen garrantzia, eskualdeko, estatuko eta Europar Batasuneko katalogazio motak.

Interes eta garrantzi handiko lurraldea da, bertan bizi diren hegazti populazioen ondorioz. Madrilgo Erkidegoko formazio eta espezie adierazgarriak kontserbazio egoera onean daude, hiriburutik gertu egon arren. Oso ondo kontserbatuta daude arte eta sastraka esklerofiloen dehesak eta urteko gramineoen larre subestepikoak.

Espezieei dagokienez, zenbait espezie kontserbatzeko funtsezko gunea da, hala nola, Aquila adalberti, Aegypius monachus, Ciconia nigra, Microtus cabrerae... Gainera, kiropteroentzako babes garrantzitsuak ditu.
 

Biodibertsitaterako edota espezieak/habitata kontserbatzeko proiektuko eremuak duen garrantzia, eskualdeko, estatuko eta Europar Batasuneko katalogazio motak.
Interes eta garrantzi handiko lurraldea da, bertan bizi diren hegazti populazioen ondorioz. Madrilgo Erkidegoko formazio eta espezie adierazgarriak kontserbazio egoera onean daude, hiriburutik gertu egon arren. Oso ondo kontserbatuta daude arte eta sastraka esklerofiloen dehesak eta urteko gramineoen larre subestepikoak.
Share

Proiektoaren foiletoa

folleto informativo bonelli ico eus

lifebonelli newsletter eus

Photo News